Close
Type at least 1 character to search
Gora

ORIGAMI
ARKITEKTURA

GURE BULEGOA

2014. urtean Usurbilen finkatutako arkitektura bulegoa gara eta era guztietako arkitektura lanak egiten ditugu. Obra berria, eraberritze eta erreformak, fatxaden berrikuntzak, txosten teknikoak… behar duzun arkitektura.

KONPROMEZUA

Gertuko arkitektura zerbitzua eskaintzen dugu; zure eskalakoa. Tratu profesional eta pertsonalizatu batekin erantzun eraginkor bat ematea da gure helburu nagusia.

METODOLOGIA

Bezero bakoitzaren beharretara moldatzen gara gure lan metodología aplikatuz; entzun, pentsatu, sortu, eraiki. Aurreztu denbora eta esfortzua gurekin.

KABIENE ELKARLAN GUNEKO KIDE ETA SORTZAILE GARA

Elkarte honen helburua, era autogestionatu batean eta eremu ezberdinak jorratzen dituzten enpresen elkarlanaren bitartez, sinergiak sortu eta lan egiteko espazio komun bat sortzea da.

Arkitektoak, argazkilariak, diseinatzaileak, marrazkilariak, idazleak, itzultzaileak… Denak espazio berean lanean, elkarren arteko erlazioak eta ekimenak bultzatuz.

Kabiene 2015. urtean sortu zen Usurbilen eta ibilbide honetan 25 profesional baina gehiago igaro dira bertatik. Ibilbide horretan profesional guzti horien lantoki eta babes eremu bilakatu da.

Kabiene_logoa