HAUEK DIRA ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZU EZBERDINAK.
Era guztitako obra berriak egiten ditugu; etxebizitzak, lokalak, pabiloi industrialak...
Obra berri baten prozesu osoan lagunduko dizugu; gustuko duzun diseinua lortu, behar diren baimenak lortu eta eraikuntzaren obra osoa gauzatu arte.
OBRA BERRIA
Etxebizitza eta lokal komertzialen erreforma proiektuak egiten ditugu.
Distribuzio aldaketa puntualak nahiz etxebizitzen erreforma osoak. Tramitazio administratibo guztiaz arduratzen gara eta eraikuntzaren gremioen koordinazioa egiten dugu.
BARNE ERREFORMAK
Baserriak, eraikin zaharrak, industria eraikinak... hutsik daude aukera eta proposamen berrien zain.
Eraikin zaharren birgaitzean esperientzia zabala dugu.
ZAHARBERRITZEAK
Eraikin mota guztietako fatxada eta teilatuen eraberritze lanak egiten ditugu; mantenu lan orokorrak, nahiz proiektu integrala.
Pintaketa eta material aldaketak, hobekuntzak isolamendu termikoan, inpermeabilizazio lanak, birgaitze energetikoak...
FATXADAK ETA TEILATUAK
Eskala eta ezaugarri ezberdinetako Hirigintza Planen erredakzioa.
Hiri eta herrietako espazio publikoen diseinua, proiektu berriak nahiz berrantolaketak; plazak, parkeak eta berdeguneak, espaloiak eta bideak, bidegorriak...
HIRIGINTZA LANAK
Jarduera lizentzien tramitazioak egiten ditugu. Administrazio publikoarekin dituzun tramitazioetan lagunduko dizugu; jarduera lizentziak, legalizazioak eta eguneraketak, obra baimen txikiak, obra amaierako ziurtagiriak...
TXOSTEN TEKNIKOAK
ARKITEKTO BATEN BEHARRA AL DUZU? JAR ZAITEZ GUREKIN KONTAKTUAN