Aginagako Eliza Zaharra elkargunearen zaharberritzea
Aginagako Eliza Zaharra auzolanean landutako elkargunea da; herriak herriarentzat sortutako espazioa. Eraberritze prozesu horretan, diseinu eta obra gidaritza lanetan parte hartzeko aukera izan dugu.
Komunitatearen behar ezberdinei erantzungo dien eraikin bat sortzea izan da helburua; kontzertu eta emanaldi gunea, umeentzako jolastokia, talde ezberdinen bilera lekua… horretarako espazio nagusia eraberritu da, elizako korua berreskuratuz eta komun irisgarri berria eraikita.