Close
Type at least 1 character to search
Gora

LS ETXEBIZITZA

Donostiako etxebizitza baten erreforma partziala

Donostian kokaturiko 63 m2-ko etxebizitza honen eraberritzearen helburua sukalde eta egongelako espazioak batzea izan da. Bi espazio hauek batzeari esker argitasuna eta funtzionaltasuna irabazi du etxebizitzak.

Espazioak irabazi duen argitasunari kontrajarrita, kolore eta material ilunak aukeratu dira sukaldean eta entzimeran. Ikusgarritasun eta pertsonalitate handia duen espazioa izan da aukeraketa honen emaitza.