Erabilera berrira egokitzeko, sukaldea eta biltegia handitu eta komun irisgarriak kokatzea ezinbestekoa suertatu zitzaigun. Honek tabernaren espazio nagusia txikitzea suposatzen zuen, beraz, proiektuaren helburu nagusienetako bat zabalera sentsazio bat sortzea izan da.
Helburu hau betetzeko, sabai faltsua kendu eta instalazio guztiak bistan uztea erabaki genuen, lokalari ahalik eta altuera handiena emateko. Honez gain, sabaia beltzez margotu da handitasun efektu bat lortzeko. Materialen ezberdinen aukeraketan adreilua eta zura konbinatu dira, lokalari izaera atsegin eta erakargarri bat emateko.